'Drogaren kontsumo arduratsua' saioa, gaur, Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 13a

ZESTOA // Zestoako Gaztetxearen 27. urtemugako ospakizunen harira, Drogaren kontsumo arduratsua hitzaldia antolatu dute gaur arratsalderako. Ai Laket! elkarteko kideek emango dute hitzaldia. Urtemugaren ospakizunekin ostiralean jarraituko dute: poteoa ...

ZESTOA // Zestoako Gaztetxearen 27. urtemugako ospakizunen harira, Drogaren kontsumo arduratsua hitzaldia antolatu dute gaur arratsalderako. Ai Laket! elkarteko kideek emango dute hitzaldia. Urtemugaren ospakizunekin ostiralean jarraituko dute: poteoa egingo dute 19:00etatik aurrera, eta, 21:00etan, oilasko jana egingo dute udaletxearen azpian. 23:00etan, berriz, Bertsio Gaua hasiko da, eta, ondoren, DJak egongo dira, Gaztetxean bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide