Sexu aholkularitza eskainiko dute hileko bigarren asteazkenetan

J.L. Romatet 2016ko apirilaren 13a

Gaur hasi eta hilero, bigarren asteazkenetan, 15:30etik 19:30era bitartean, Zumaiako Udaleko Berdintasun sailak antolatuta, doako sexu aholkularitza zerbitzua eskainiko dute Branka eraikineko (Aitzuri kalea) sarrerako bulegoan. Bertan zumaiarrek banan ...

Gaur hasi eta hilero, bigarren asteazkenetan, 15:30etik 19:30era bitartean, Zumaiako Udaleko Berdintasun sailak antolatuta, doako sexu aholkularitza zerbitzua eskainiko dute Branka eraikineko (Aitzuri kalea) sarrerako bulegoan. Bertan zumaiarrek banan banakako arreta jaso ahal izango dute, eta sexualitatearen inguruan hainbat gaiei buruzko informazioa eta laguntza jasotzeko aukera ere edukiko dute.

Zerbitzu honen bidez, besteak beste, identitate eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, intimitatea, komunikazioa, jeloskortasuna edota zailtasun sexualarekin zer ikusia duten gaiak jorratuko dira, eta horien inguruan edo herritarrek azaldutako beste edozein galderen inguruan aholkua eskainiko dute.

Kezkei erantzunak

Aholkularitza zerbitzu honek helburu du harreman osasuntsuak eraikitzeko giltzarriak eskaintzea, sexualitatearen, parekidetasunaren eta harremanen inguruan sortu daitezkeen kezka orori erantzuna emanez.

Horiek horrela, udaletik, herritarrak animatu dituzte, euren kezkak eta ardurak aholkularitza zerbitzura bideratu ditzaten. Horretarako, udaletik gogorarazi dituzte aholkularitza jasotzeko moduak: aurrez aurreko arretaz gain, herritarren eskura jarri dute posta elektroniko bat (sexologiazumaiakoudala@gmail. com) eta telefono zenbaki bat (609-60 67 77 , Olatz).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide