Udalaren izenean, nork erabakita?

Orioko Eh Bildu. 2016ko apirilaren 13a

Aurrez inongo batzordetan informatu edo proposatu gabe, EAJk Orioko Udalaren izenean, alde bakarrekoz, omenaldia egitea erabaki du Contador txirrindulariari.Beste zinegotzi guztiok prentsa bidez edo kaletik jakin behar izan dugu horretaz. Txirrindulari...

Aurrez inongo batzordetan informatu edo proposatu gabe, EAJk Orioko Udalaren izenean, alde bakarrekoz, omenaldia egitea erabaki du Contador txirrindulariari.

Beste zinegotzi guztiok prentsa bidez edo kaletik jakin behar izan dugu horretaz. Txirrindularitza munduari Orioko herriak zer edo nori egin omenaldia eztabaidatzekoa da, baina moduak eta moduak daude horretarako, eta kasu honetan egin dena errespetu falta ikaragarria izan da. Udalaren izenean egiten diren ekitaldien berri izatea, bertako zinegotzi guztion eskubidea da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide