Enpresaguneak enpresa berrien haztegi eta gune izan nahi du; horrela, sortu berriak diren enpresa txikiei lantoki egokia eskaini nahi die, baita enpresei kudeaketa zerbitzua eskaini ere, lehiakortasun maila egokia lortu eta kostu finkoa murrizteko. Gaur egun bi lokal hutsik ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, eta horiei erabilera emango dieten enpresen bila dabiltza.
Bi lokalek 15,60 metro koadro dituzte, eta sarrera propioa dute, udal elkarteko gainerako instalazioetatik bereizita; baita beren postontzia, giltza eta ate automatikoa ere bulego bakoitzarentzat. Horrez gain, instalazio elektrikoa, telefono zerbitzua eta interneta ere jarrita dituzte. Gainera, erabilera komuneko bilera gela eta ikasgela ere erabili ditzazkete Enpresagunean dauden enpresek.
Lokalaren erabilera tasak hurrengoak dira: lehenengo urtean 7,08 euro metro koadroko hilean; bigarren urtean 9,25 euro metro koadroko hilean, eta hirugarren urtean 11,38 euro metro koadroko hilean.
Enpresaguneko bulegoren bat alokatu nahi duten enpresa berriek edo ekintzaileek apirilaren 6a baino lehen egin behar dute eskaera Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.
'Adi Urola Kosta' saioa
Bihar 12:30ean,Urola Kostako Udal Elkarteak Adi Urola Kosta proiektua aurkeztuko die enpresei. Horrela eskualdeko enpresak adimen lehiakorra sistema ezartzeko sentsibilitatu nahi dituzte, eta udal elkarteak prestakuntza eta aholkularitza eskainiko die ildo horretan.
Biharko saioan parte hartu nahi duten enpresek, enpresa@urolakosta.eus-era idatzi dezakete, edo bestela Urola Kostako Udal Elkartean bertan izena eman.