Arantzazurako irteeran izena emateko azken eguna da gaur

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 8a

Kostan elkarteak antolatu du txangoa biharko

[caption id="attachment_288999" align="aligncenter" width="300"]Arantzazuko santutegia. Arantzazuko santutegia.[/caption] Arantzazuko santutegia bisitatutako dute goizean, Soraluzen bazkaldu eta arratsaldean bisita gidatua izango dute Oñatin. Bihar egingo dute irteera, Kostan elkarteak antolatuta, eta gaur amaituko da izena emateko eguna. Parte hartu nahi dutenek 35 euro sartu beharko ditu elkarteak La Caixa bankuetxean duen kontu zenbaki honetan: 2100 6472 13 2200022900. Autobusak 09:00etan egingo du irteera, eta herriko hiru geltoki hauetan hartuko ditu bidaiariak: Argi kafetegi aurrean, Sanz Enea ondoan eta Iñurritzan. Itzulera 19:00etako egitea aurreikusten dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide