Dagoeneko eman daiteke izena Zarauzko Garagardo Azokako mus txapelketan

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 2a

  Aste Santuan, martxoak 23tik 28ra izango da Garagardo Azoka Zarautzen, Zarautz Rugby Taldeak antolatuta. Askotariko ekitaldiak egingo dituzte horren barruan, tartean, mus txapelketa. Hilaren 25ean izango da, 15:30etik hasita, hiru usteletara. Bertan parte hartu nahi duenak martxoaren 24ra arte eman dezake izena Itxas Lur eta Salegi tabernetan. Egunean bertan ere izango da aukera izena emateko, 15:00ak arte, azokako leihatilan. 20 euro ordaindu beharko dira bikoteko. Hainbat sari banatuko dituzte: lehen postuan sailkatzen direnek izena ematean lortuko diru kopuruaren %60a jasoko dute, txapelez gain; bigarren sailkatuek %20a; hirugarren geratzen direnek ukondo menua eta laugarren sailkatuek, berriz, bi garagardo berezi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide