Murkileko dendariek prezioak jaitsiko dituzte ostiralean

Zarauzko Hitza 2015eko azaroaren 24a

Zarauzko Dendarien Elkarteak Black Friday-Ostiral Beltza ospatuko du ostiralean. Elkarteko 46 saltokik euren ohiko prezioak jaitsiko dituzte. Promozioak Murkilen webgunean kontsultatu daitezke ostegun gauetik aurrera. Elkarteko fideltasun txartelarekin ordainduz gero, erosketak doan atera daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide