Aukerak eta erronkak Europan: nekazaritza eta elikadura sektorean. Angulas Aguinagaren adibidea mahai-ingurua antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak hilaren 26rako. Angulas Aguinaga enpresako esportazio arduradunak beren esperientzien berri emango du, eta parte-hartzaileek galderak egiteko aukera izango dute.
Jardunaldian izena eman nahi dutenek Urola Kostako Udal Elkartera deitu behar dute, 943-89 08 08 telefono zenbakira, eta Aintzane Ruesgasengatik galdetu, bera baita arduraduna; bestela, idatzi egin daiteke enpresa@urolakosta.org helbidera. Izan ere, aurrez izena eman beharra dago.
Hurrengo gaiak jorratuko dituzte: alde batetik, nekazaritza eta elikadura produktuentzako Europako joera orokorrak eta merkatu-aukerak aztertuko dituzte; bestetik, Europako gourmet merkatuaren garapenaren eta bolumenaren gaia jorratuko dute; baita salmenta kanalak eta promoziorako tresnak ere.