Olasagasti izango da Aizarnazabalen, kirolari buruzko hitzaldi zikloan

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko urriaren 15a

Kirolaren inguruko hitzaldi zikloa egingo dute ostiraletik aurrera Aizarnazabalen, Udazkeneko Kirol Jardunaldiak izenpean. Hiru solasaldi eskainiko dituzte, Aizarnazabalgo kirol elkarteak antolatuta, eta kirolaren inguruko ikuspegi desberdinak partekat...

Kirolaren inguruko hitzaldi zikloa egingo dute ostiraletik aurrera Aizarnazabalen, Udazkeneko Kirol Jardunaldiak izenpean. Hiru solasaldi eskainiko dituzte, Aizarnazabalgo kirol elkarteak antolatuta, eta kirolaren inguruko ikuspegi desberdinak partekatuko dituzte esparru horretako pertsona ezagunekin.

Lehen hitzaldia bihar gauean izango da, 22:00etatik aurrera, herriko eskolan. Joxemari Olasagasti aizkolaria hartuko dute bertan, eta Aizarnazabalgo kirol elkarteko kideekin arituko da hizketan.

Datorren ostiralean, hilak 23, ordu eta toki berean Arritxu Iribar kirol kazetariarekin solasean arituko dira. Hirugarren gonbidatua lotu gabe dute oraindik, baina futbolaren inguruko norbait izango da. Hilaren 30ean izango da.

Hitzaldi guztiak irekiak dira, eta sarrera doan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide