Eskualdeko baserriek emaitza ona lortu dute Euskadiko blonda lehian

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko urriaren 14a

Larunbatean Euskadiko XX. Blonda Txapelketa jokatu zen Markina-Xemeinen, eta eskualdeko lau ganadutegik parte hartu zuten bertan: Azpeitiko Agite, Eizmendi eta Gaztelu baserriek eta Orioko Longak. Bertaratu zirenek nabarmendu dutenez, giro ederra izan ...

Larunbatean Euskadiko XX. Blonda Txapelketa jokatu zen Markina-Xemeinen, eta eskualdeko lau ganadutegik parte hartu zuten bertan: Azpeitiko Agite, Eizmendi eta Gaztelu baserriek eta Orioko Longak. Bertaratu zirenek nabarmendu dutenez, giro ederra izan zen bertan.

Urola Kostako ganadutegiek parte hartzeaz gain, sariak ere irabazi zituzten. Orioko Longa ganadutegiak, esaterako, Ukuilurik Onenaren saria irabazi zuen, eta baita beste hiru sari ere: 30-36 hilabete bitarteko biga onenaren, txahalik gabeko 3-4 urteko behirik onenaren eta 7 urtetik gorako txahalik onenaren sariak.

Azpeitiko Eizmendirentzat izan zen, berriz, Behirik Onenaren Saria, baita Intseminazioz Sortutako Behirik Onenarena ere. Horretaz gain, beste hainbat sari ere jaso zituen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide