San Praxku jaien barruan, ohiko trainerilla txapelketa jokatu zuten asteburuan Usurbilgo Aginaga auzoan, eta eskualdeko hainbat taldek parte hartu zuten norgehiagokan. Lehiatu, eta baita irabazi ere, aurten Orioko emakumezkoak eta Zarauzko gizonezkoak izan baitira garaile. Batak zein besteak nagusitasun osoz erdietsi zuen bandera. Oriotarren kasuan, gainera, historikoa da, neskek trainerilletan irabazi duten aurreneko bandera izan delako.
Gizonezkoetan lau talde lehiatu ziren bi txandatan banatuta, eta emakumezkoen mailan, berriz, hiru talde aritu ziren, horiek ere bi txandatan banatuta.