Andoain eta Arrasateren txanda

Onintza Lete Arrieta 2015eko urriaren 9a

Aurrera doa Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta asteburu honetako bi saioekin amaituko da final zortzirenetako fasea. Eskualdeko sei bertsolari ariko dira lehian.Biharko eta etziko bertso saioekin bukatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final ...

Aurrera doa Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta asteburu honetako bi saioekin amaituko da final zortzirenetako fasea. Eskualdeko sei bertsolari ariko dira lehian.

Biharko eta etziko bertso saioekin bukatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako fasea. Final laurdenerako zazpi bertsolari zuzenean sailkatuta daude, eta asteburu honetan jakingo da beste zein 17 bertsolarik lortzen duten txartela, puntuazioaren arabera. Gainera, bihar Arrasaten eta igandean Andoainen saioa irabazten duten bertsolariak ere zuzenean sailkatuko dira.

Eskualdeko sei bertsolari ariko dira nor baino nor lehian asteburu honetako bi saio horietan. Gehienek bihar Arrasaten jokatuko dute elkarren aurka, seitik laurek: Eneritz Artetxek (Azkoitia), Felix Zubiak (Zarautz) eta Egoitz Eizagirrek eta Iñaki Gurrutxagak (Orio). Horiekin batera taularatuko dira beste bi bertsolari: Haritz Casabal eta Aratz Igartzabal. Saioa irabazten duenak, txartela poltsikoratuko du azaroaren 1ean Ormaiztegin jokatuko den final laurdenerako.

Igandeko bertso saioan, berriz, Ibai Esoain oriotarra eta Jokin Uranga azpeitiarra ikusteko eta entzuteko aukera izango dute bertsozaleek. Andoainen ere sei bertsolari ariko dira guztira lanean hurrengo fasera sailkatu nahian: Gemma Urteaga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi dira gainontzeko parte-hartzaileak. Hemen lehen postua eskuratzen duena zuzenean sailkatuko da urriaren 31n Zestoan jokatuko den final laurdenerako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide