Igande honetan abiaraziko dute 72. Hondartzako Futbol Txapelketa, eta lehen jardunaldiko norgehiagokak 09:45etik aurrera jokatuko dituzte. Aurten, gizonezkoen 13 talde lehiatuko dira eta emakumezkoen 7 talde. Gizonezkoetan iaz baino bi talde gutxiago daudenez, bi multzotan jokatu beharrean multzo bakarrean jokatuko dute txapelketa. Emakumezkoak ere multzo bakarrean lehiatuko dira, baina aurten talde bat gehiago ariko da. Lehen jardunaldiko partidak honako hauek izango dira: gizonezkoetan, Asergroup-Arrano; ARG-Kutixi Artisau Izozkiak; Kirkilla jatetxea-Talai Mendi Kanpiña; Ulacia Bidaiak-Euskalduna taberna; Salegi taberna-Txanela; eta Indaux-Asti Pinturak; emakumezkoetan, berriz, Balearri Elkano arraindegia-Oreka Kaioa; Sakana-Katixa, eta Queens-Kupela.
Aste honetan Kosta Hortz Klinika eta Zubi-Ondo erretegia taldeek ez dute jokatuko.