Industria sektoreko enpresak ezagutzera eman nahi dituzte

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko urriaren 8a

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresa txikiak lagundu nahi ditu, horiek ezagutzera emateko. Enpresa Zerbitzu Sailak badaki eskualdeko enpresa gehienak txikiak direla: «Ez dute produktu propio osorik, eta beste enpresa batzuen hornitzaileak d...

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresa txikiak lagundu nahi ditu, horiek ezagutzera emateko. Enpresa Zerbitzu Sailak badaki eskualdeko enpresa gehienak txikiak direla: «Ez dute produktu propio osorik, eta beste enpresa batzuen hornitzaileak dira», azaldu dute udal elkartetik. Hori dela-eta, uste dute enpresa horientzat oso garran- tzitsua dela ezagutzera ematea, eta hala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte horretarako.

Alde batetik, atzo Sud Ouest egunkariko kazetari bat izan zen udal elkartean, eta bertako enpresariekin elkarrizketatu zen. Sud Ouest Frantziako Hego Mendebaldeko informazioa jorratzen duen egunkaria da, eta publierreportajea egingo dute eskualdeko enpresa ehunaren inguruan. Urriaren erdialdean argitaratuko dute erreportajea, eta bertan deskribapen orokorra eta enpresarien elkarrizketak jasoko dituzte.

Bestetik, urrirako Praktika Onen Jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Bertan Get Goierri Goierri Basque industria lantaldearen sorrera, erronkak eta abantailak azalduko dituzte.

Horretaz gain, azaroaren 19 eta 20rako Parisko Midest Azokara bista antolatu dute. Udal elkarteko bi teknikari eta interesa azaltzen duten enpresa arduradunak joango dira, eta bisitari ahalik eta etekin handiena ateratzeko aldez aurretik aholkularitza-etxe batekin jardunaldia egingo dute parte-hartzaileek.

Ekitaldiren batean parte hartu nahi duten enpresek izena eman behar dute enpresa@urolakosta.org helbidean edo telefonoz, 943-89 08 08 zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide