Badajozetik 90 lagun etorriko dira igandean Zumaiara

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 7a

GIZARTEA // Igandean, Barcarrotatik (Badajoz, Espainia) Zumaia bisitatzera etortzekoak dira 90 bat lagun. Garai batean, 60eko hamarkada inguruan, Extremadurako inguru horretatik jende ugari etorri zen Zumaiara bizitzera. Eta orain, herri hura utzi eta ...

GIZARTEA // Igandean, Barcarrotatik (Badajoz, Espainia) Zumaia bisitatzera etortzekoak dira 90 bat lagun. Garai batean, 60eko hamarkada inguruan, Extremadurako inguru horretatik jende ugari etorri zen Zumaiara bizitzera. Eta orain, herri hura utzi eta beren senitarteko, lagun edo auzokoak nora etorri ziren ezagutu nahian datoz ondorengoak. Hori horrela, nahi duenak Barcarrotatik datozenekin bazkaltzeko aukera izango du. Horretarako, izena eman behar da Turismo Bulegoan. Beren inguruan Zumaia ezagutzeko esperientziaren berri eman dezaten, bisita gidatu bat antolatu die udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide