Azpeitiko eta Azkoitiko altxorrak bisitatzeko parada izango da

A. Abarisketa 2015eko urriaren 2a

Inaziotar Lurraldeko ezkutuko altxorrak ezagutzeko, bisita gidatuak antolatu dituzte Azpeitian, Azkoitian eta Zumarragan. Ignaziotar Lurraldea izendapenaren barruan dauden Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako 22 kultur eta turismo bal...

Inaziotar Lurraldeko ezkutuko altxorrak ezagutzeko, bisita gidatuak antolatu dituzte Azpeitian, Azkoitian eta Zumarragan. Ignaziotar Lurraldea izendapenaren barruan dauden Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako 22 kultur eta turismo baliabide bisitatzeko aukera egongo da aurten egitasmo horren barruan. Azpeitian, gune historikoa, parrokia eta Madalenako ospitalea ezagutzeko parada eskainiko dute. Datorren bisita gidatua hilaren 11n izango da, eta Azpeitiko gune historikoa bisitatzeko aukera egongo da: Gure almendra txikia. Hurrengoak azaroaren 21ean eta abenduaren 7an izango dira: Parrokia eta Madalena ospitalea.

Azkoitiko Alde Zaharra

Azkoitiko datorren bisita gidatua, berriz, urriaren 10ean izango da, Zalduntxoen Azkoitia bisitatuz. Azkoitiko Alde Zaharra eta parrokia urriaren 25ean eta Sanmartin ermita, azaroaren 7an. Azkenik, Sanjose ermita azaroaren 8an ikusiko dute.

Bisitetan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Hain zuzen, bisita aurreko ostiraletan bukatzen dira epeak, 12:00etan. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: info@tierraignaciana.com-era mezua bidali edo 943-85 11 00 nahiz 943-15 18 78 telefonoetara deitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide