Inaziotar Lurraldeko ezkutuko altxorrak ezagutzeko, bisita gidatuak antolatu dituzte Azpeitian, Azkoitian eta Zumarragan (Gipuzkoa). Ignaziotar Lurraldea izendapenaren baitan dauden Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako 22 kultur eta turismo baliabide bisitatzeko aukera egongo da aurten. Lehen bisita egin dute dagoeneko, Azpeitian.
Azkoitian, Zalduntxoen Azkoitia ezagutzeko aukera dago urriaren 10ean; Alde Zaharra eta parrokia hilaren 25ean; Sanmartin ermita azaroaren 7an, eta Sanjose ermita azaroaren 8an.
Azpeitian, berriz, gune historikoko bisita eskainiko dute urriaren 11n, eta parrokia eta madalena ospitala azaroak 21 eta abenduak 7an.
Bisitetan parte hartzeko, izena eman behar da. Bisita aurreko ostiraletan bukatzen dira epeak, 12:00etan. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: info@tierraignaciana.com-era mezua bidali, 943-85 11 00 edo 943-15 18 78 telefonoetara deitu edo www.ignaziotarlurraldea.com webgunean izena eman.