.EUS domeinua zabaltzeko kanpaina abian da, urriaren 15era arte

A. Abarisketa 2015eko irailaren 23a

PuntuEUS Fundazioak hasi du dagoeneko sarean .EUS domeinua zabaltzeko kanpaina. Helburua da euskal komunitate linguistikoa interneten ordezkatzen duen .EUS domeinua ahalik eta gehien zabaltzea, geroz eta gehiago ikus dadin. Urriaren 15a da izena ematek...

PuntuEUS Fundazioak hasi du dagoeneko sarean .EUS domeinua zabaltzeko kanpaina. Helburua da euskal komunitate linguistikoa interneten ordezkatzen duen .EUS domeinua ahalik eta gehien zabaltzea, geroz eta gehiago ikus dadin. Urriaren 15a da izena emateko azken eguna.

Dagoeneko 4.000 domeinutik gora daude erregistratuta, baina PuntuEUS Fundazioak ahalegin bat egin nahi du, domeinua eskuratu ez duten enpresak, establezimenduak, erakundeak edota kultur taldeak anima daitezen haren aldeko apustua egitera.

Domeinua erregistratzeko baldintza bakarra da webgunean edukien zati bat euskaraz izatea, edota, euskaraz izan ez arren, euskarari edo euskal kulturari buruzko edukiak eskuragarri izatea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide