Uztailaren 6an onartu zuen Zarauzko Udalak behin betiko Salberdin urbanizatzeko jarduketa programa. Orain, lurjabeek hitzarmena sinatu beharko dute legeak eskatzen duen konpromisoak euren gain hartzeko. Ondoren, udalean aurkeztu beharko dute. Hitzarmen horrekin arreta berezia jarri beharko da kutsatuta egon daitezkeen lursailak berroneratu eta egokitzean.
Udalak lurzoruak kudeatzeko ekintza programa eta proposamena idazteko ardura eman dio Limia eta Martin aholkularitzari, eta udalaren asmoa da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailera bidaltzea, haren adostasuna lortzeko. Horrez gain, dokumentua idatzi duten teknikariek azalpenak emango dituzte gaur, 19:00etan, Etxezabalan.