Udala kezkatuta dago edukiontziak ez direlako behar bezala erabiltzen

Ana Abarisketa 2015eko irailaren 22a

Azkoitiko Udalak jakinarazi du martxotik hona gora egin duela edukiontzietara ez dagokion materiala botatzeko joerak. Ondo ez birziklatzeak kostuak areagotzen dituela gogorarazi du.Azkoitiko Udalak kezka agertu du, martxotik hona «gora» egin duelako ...

Azkoitiko Udalak jakinarazi du martxotik hona gora egin duela edukiontzietara ez dagokion materiala botatzeko joerak. Ondo ez birziklatzeak kostuak areagotzen dituela gogorarazi du.

Azkoitiko Udalak kezka agertu du, martxotik hona «gora» egin duelako edukiotzi bakoitzean agertu diren material desegokien kopuruak. Organikoaren eta beiraren edukiontzietan gertatzen da hau batez ere, eta, ondorioz, materiak ondo ez banatzeak «kostu handia» eragiten dio udalari. Hori dela-eta, hondakinak «kontu handiagoz» sailkatzeko deia luzatu du, edukiontzi bakoitzari dagokion erabilera eman, eta, horrela, «baliabideak optimizatzea lortzeko».

Herritarren ohitura desegokien artean dago, esaterako, edukiontzi marroietara materia organikoa botatzeko plastikozko edozein poltsa erabiltzea, biodegradagarriak soilik erabili behar direnean. Edukiontzien erabilera desegokiak, neurri txikian izanda ere, edukiontzi osoa kutsatzea dakar. Eta, beraz, edukiontzi marroiko hondakin guztiek zabortegian amaitu dezakete, konpost plantan bukatu ordez. Hondakin plantetan ez da bigarren sailkapenik egiten ez dagokion materiala bereizteko.

UdalbatzakEAJk du gehiengo osoa uztailean onartu zuen Urola Erdiko Mankomunitateari azterketa teknikoa eta ekonomikoa eskatzea, egun errefuxa biltzeko erabiltzen diren posteak kendu eta pixoihalentzako edukiontzia erabiltzeko.

Hala eta guztiz ere, udalak ohartarazi nahi du hondakinen bilketa sistema aldatzeak ez duela esan nahi finkatutako birziklapen tasak betetzeko konpromiso maila jaistea. Informazio zehatzagoa eskatu dio dagoeneko mankomunitateari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide