Hiru familiok egun gogor hauetan jaso izan dugun jendearen maitasuna, elkartasuna eta berotasuna bihotzez eskertu nahi ditugu, uneoro babestuta sentitu garelako.
Aldi berean, hiletaren antolakuntzan parte hartutako herritar orori, udaltzaingoari eta hiru udaletako agintariei eta teknikoei ere gure eskerrik beroenak bidali nahi dizkizuegu zuen laguntzagatik.
Ikusirik gure saminean jendetza izugarria izan dugula ondoan, eta pertsonalki denengana iristea ezinezkoa zaigula, ohar honen bidez eskerrak eman nahi dizkizuegu une latz hauetan bidelagun izan zareten guztioi.