'Bagatoz' lelopean aurkeztu dute aurtengo Azoka Herritik egitasmoa

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko irailaren 9a

Irailaren 18an eta 19an izango da Azpeitian produktuen eta ideien azoka, eta umeentzat egitarau berezia prestatu dute. Hilaren 16rako eta 23rako hitzaldiak antolatu dituzte.Azoka Herritik topagunea prestatu dute dagoeneko Azpeitiko eragileek, eta hilar...

Irailaren 18an eta 19an izango da Azpeitian produktuen eta ideien azoka, eta umeentzat egitarau berezia prestatu dute. Hilaren 16rako eta 23rako hitzaldiak antolatu dituzte.

Azoka Herritik topagunea prestatu dute dagoeneko Azpeitiko eragileek, eta hilaren 18an eta 19an ospatuko dute, Bagatoz lelopean. Azken urteetako filosofia bera jarraituko du egitasmoak, eta elkartrukeko azoka izateaz gain, «kultur sorkuntzarako, jakintzaren transmisiorako eta gogoetarako» espazioa sortzea izango du helburu.

Antolatzaileek nabarmendu dute eragileek «elkar ezagutu dezaten» aukera eskaini duela Azoka Herritik-ek: «Azoka Herritikek elkar ezagutzeko bideak zabaldu ditu, eta elkarlanaren bidez ekonomia lokala bultzatzeko eta aldaketak egiteko baliagarria izan da. Emaitza ugari eman ditu, eta hori herriko eragileen arteko sinergietan islatu da». Bidea abiatu besterik ez dela egin diote Azoka Herritik-eko kideek, eta berrikuntzak txertatzen ari dira. Esate baterako, ume eta gazteentzat egitarau bat jarriko dute: tailerrak, eskulanak, kirola, marrazki lehiaketa, jolasak, izozki dastaketa...

Bi hitzaldi ere tartekatuko dituzte; irailaren 16an, Eraldia mugimenduaren inguruan. Hilaren 23an, berriz, Koldo Saratxaga izango da herrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide