Akoako X. Bira berezia izango da, urteurren borobilagatik

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko irailaren 9a

Igandean jokatuko dute Akoako X. Bira, eta 100 pertsona inguruk eman dute izena oraingoz. 150 korrikalarik har dezakete parte, eta izena Zestoako kiroldegian edo Herrikrossa.com webgunearen bidez eman daiteke. Egunean bertan ere izango da horretarako a...

Igandean jokatuko dute Akoako X. Bira, eta 100 pertsona inguruk eman dute izena oraingoz. 150 korrikalarik har dezakete parte, eta izena Zestoako kiroldegian edo Herrikrossa.com webgunearen bidez eman daiteke. Egunean bertan ere izango da horretarako aukera. 7.800 metroko lasterketa da, 18 urtetik gorakoentzat. Lasterketa 10:30ean hasiko da, eta irteera eta helmuga Akoako baselizan izango ditu. Urtero legez, sari ugari ditu probak, emakume eta gizon irabazleentzat txapela jarriko dute, eta lehen bost gizon-emakumeek tokiko produktuak jasoko dituzte. Herriko lehenengo taldeek ere saria izango dute. 10. urtea denez, umeentzako ere jarri dute lasterka egiteko aukera. Ez dute aurrez izena eman beharrik. Postu bat ere jarriko dute probaren historia eta ibilbidea islatzeko: kamisetak, kartelak, urtez urteko sailkapenak... ikusgai egongo dira. Ezustekoek izango direla ere iragarri dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide