'Loreak', Oscarretarako proposatutako lehen euskarazko filma

Nerea Uranga 2015eko irailaren 9a

Espainiako Zinema Akademiak lehen aukeraketa egin du Oscar sarien 88. aldian ingelesez ez diren film onenaren kategorian Espainia ordezkatzeko. Hiru filmen artean da Loreak, akademiak Oscarretarako proposatzen duen lehen euskarazko lana da, eta eskuald...

Espainiako Zinema Akademiak lehen aukeraketa egin du Oscar sarien 88. aldian ingelesez ez diren film onenaren kategorian Espainia ordezkatzeko. Hiru filmen artean da Loreak, akademiak Oscarretarako proposatzen duen lehen euskarazko lana da, eta eskualdeko hainbat ordezkari aritu da pelikulan.

Irailaren 29an jakinaraziko du Akademiak zein film aukeratuko duen hautagai gisa. Nolanahi, Hollywood-eko Akademiak munduko herrialde guztietako filmen artean erabakiko du sail horretan zer film lehiatuko diren, eta beraz ez da ziurra Espainiak proposatutakoa tartean egotea.

Loreak filmeko aktoreen artean daude Nagore Aranburu azpeitiarra, Itziar Aizpuru getariarra eta Egoitz Lasa zarauztarra. Iazko Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartu zuen filmak. Ordutik kritika on eta sari ugari jaso ditu: Siberiako Zinema Jaialdiko saria, pelikula latino onenarena Palm Springseko zinemaldian, Espainiako film onenaren Sant Jordi saria... Eta Aranburuk eta Aizpuruk ere jaso dituzte nazioarteko sariak euren lanagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide