Katalunian hildako gazte zestoarraren hilotza ekarri dute eskualdera

E. Albizu Lizaso 2015eko irailaren 4a

Azpeitiko tanatorioan egongo da goizean zehar Platja Miamin (Tarragona, Katalunia) trenak harrapatuta hildako gazte zestoarraren gorpua. Iluntzean izango da hileta elizkizuna herrian bertan, Zestoako Parrokian, 19:00etatik aurrera.Josetxo Mendizabal Ze...

Azpeitiko tanatorioan egongo da goizean zehar Platja Miamin (Tarragona, Katalunia) trenak harrapatuta hildako gazte zestoarraren gorpua. Iluntzean izango da hileta elizkizuna herrian bertan, Zestoako Parrokian, 19:00etatik aurrera.

Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak aitortu du «oso ezaguna» zuela hildako gizonaren familia, eta herri osoa hunkitu duela berriak. Doluminak eman nahi izan dizkio haren sendiari. «Zestoako Udalaren aldetik edozertarako laguntza eta babesa eskaini nahi diegu hildako gaztearen ingurukoei», adierazi du alkateak.

Asteazkeneko gertaera

Zestoako gizon bat hil zen asteazkenean Platja Miamin (Tarragona, Katalunia), trenak harrapatuta. 34 urte zituen I.P. gazteak, eta eguerdi aldera gertatu zen ezbeharra.

Herriaren erdigunetik pasatzen da trena Platja Miamin, eta musika entzuteko kaskoak jantzita zituen gazteak bidea pasatzerakoan. Hori dela-eta, uste dute gazteak deskuido bat izan zuela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide