Soinujolea

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 3a

Herenegun hil zen Guillermo Aldalur Zabala Pikua soinujolea. Azkoitian jaioa 1933an, Goierrin egin zuen bizitzaren zati handiena; Legazpin lehendabizi, eta Lazkaon gero. Erromeria, ezkontza eta dantzaldietan jo zuen.Soinu jotzen Azkoitian ikasi zuen Pe...

Herenegun hil zen Guillermo Aldalur Zabala Pikua soinujolea. Azkoitian jaioa 1933an, Goierrin egin zuen bizitzaren zati handiena; Legazpin lehendabizi, eta Lazkaon gero. Erromeria, ezkontza eta dantzaldietan jo zuen.

Soinu jotzen Azkoitian ikasi zuen Pedro Elortzarekin koinatua zuen. Haren bidez hasi zen erromerietan jotzen. «Koinatuak bidaltzen ninduen soinua jotzera, Arabara. Lan asko izaten zuen herri txikietan. Garai hartan Araba Gipuzkoa baino hobeto ezagutzen nuen», gogoratu zuen Pikuak, 2011n Gipuzkoako Hitza astekarian. Fabrikako lana ere utzi zuen, soinu jotzeko.

Ezkontza askotako soinu jotzailea izan zen, bestetik. Azpeitiko Kiruri jatetxean, adibidez, hari deitzen zioten. Igande arratsaldeetan, berriz, erromeria-lekuetan (Elosun, Gabirian, Aizpurutxon…) aritzen zen. Soldadutza garaian, Radio Madriden ere jo zuen, «Gila umoristarekin». Loiola irratian soinua berari grabatu zioten, lehenengo aldiz, 1961ean. «Azkuntzak egin zigun grabazioa. Iturbide zen pandero jotzen. Juergan genbiltzan Kirurin; grabatu egin behar zela-eta, denok joan ginen, kuadrillan. Ardo goxoa opilekin hartu, eta zuzenean grabatu genuen».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide