Mikel Mangas bigarren Cies irletako itsas zeharkaldian

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 2a

KIROLA // Zumaiako taldeko igerilari Mikel Mangas azpeitiarrak bigarren postua lortu zuen larunbatean Cies Irletan (Galizia) jokatutako hamar kilometroko itsas zeharkaldian. Lehen sailkatuarengandik 39 segundora iritsi zen Mangas. Multzo berean, Rafa Z...

KIROLA // Zumaiako taldeko igerilari Mikel Mangas azpeitiarrak bigarren postua lortu zuen larunbatean Cies Irletan (Galizia) jokatutako hamar kilometroko itsas zeharkaldian. Lehen sailkatuarengandik 39 segundora iritsi zen Mangas. Multzo berean, Rafa Zubeldia zortzigarren izan zen eta Antxon Alberdi 15.; Axier eta Mikel Olasagasti anaiak 30. eta 31. izan ziren beraien multzoan. Azkenik, Xabier Galarragak ezin izan zuen proba amaitu, olatuen ondorioz zorabioak jota. Datorren asteburuan Izaro irlako proban hartuko dute parte Zumaiako taldeko igerilariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide