'Rise&Shine' antzerki musikalerako hautaketa probak martxan dira

A. Abarisketa 2015eko irailaren 1a

Rise & Shine antzerki musikalean parte hartzeko hautaketa probak egingo dituzte irailaren 7an, astelehena, eta, irailaren 10ean, osteguna. Bigoterik Gabea antzerki taldeak antolatu du beste behin egitasmoa, eta, 13 urtetik gorako edonork parte hart...

Rise & Shine antzerki musikalean parte hartzeko hautaketa probak egingo dituzte irailaren 7an, astelehena, eta, irailaren 10ean, osteguna. Bigoterik Gabea antzerki taldeak antolatu du beste behin egitasmoa, eta, 13 urtetik gorako edonork parte hartu dezake bertan.

Hitzordua Azkoitiko Baztartxo antzokian izango da, 16:00etan hasi eta 20:00ak bitartean. Antolatzaileek dei egin nahi die antzeztea, abestea edo dantza egitea gustuko duten guztiei, hautaketa probetan parte hartzera.

Dantza bat edo abesti bat prestatuta izatea gomendatzen dute antolatzaileek, eta, taldean ere egin daiteke proba. Bestalde, aldez aurretik ordua hartzea da gomendagarriena, antzerkimusikala@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Behin hautaketa probak amaituta, larunbat goizetan egingo dira entseguak, Baztartxon bertan, ikasturte bukaeran jendartean aurkezteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide