Kostaldetik ofizialtasunera

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 7a

Flysch-aren ibilbidetik iritsi da eskualdera Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxa, eta harrera beroa jaso dute parte-hartzaileek Zumaia, Getaria, Zarautz eta Oriotik igaro direnean.Atzerapenarekin, baina giro ezin hobean iritsi zen herenegun Euskal ...

Flysch-aren ibilbidetik iritsi da eskualdera Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxa, eta harrera beroa jaso dute parte-hartzaileek Zumaia, Getaria, Zarautz eta Oriotik igaro direnean.

Atzerapenarekin, baina giro ezin hobean iritsi zen herenegun Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxa eskualdera. Mutrikutik, kostaz iritsi ziren Zumaiara, eta, jarraian, Getariara jo zuten; udaletxean harrera egin zien Nika Lertxundi alkateak. Arratsaldean Zarautzera iritsi ziren, eta ekitaldia egin zuten. Ibiltariek Gaztelekuan pasatu zuten gaua, eta atzo goizean abiatu ziren Donostiarantz, Orio igarota.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide