Musika klasiko eskaintza zabala

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko abuztuaren 5a

Musika Hamabostaldiaren barruan hainbat kontzertu eskainiko dituzte hilabetean zehar eskualdean. Horretaz gain, Zarautzen Udako Musikaldia egingo dute abuztuan.Musika klasikoa Donostiako eta Gipuzkoako herritarrengana hurbiltzeko asmoz sortu zuten Musi...

Musika Hamabostaldiaren barruan hainbat kontzertu eskainiko dituzte hilabetean zehar eskualdean. Horretaz gain, Zarautzen Udako Musikaldia egingo dute abuztuan.

Musika klasikoa Donostiako eta Gipuzkoako herritarrengana hurbiltzeko asmoz sortu zuten Musika Hamabostaldia. Aurten 76. aldiz antolatu badute ere, sasoi betean dago jaialdia, eta egonkortasuna lortuta, publiko berriarengana iristea da orain musika jaialdiaren erronka. Horretarako, eskaintza anitza aurkeztu dute aurtengoan ere. Egitarauaren zati handi bat Donostian egingo dute, baina aurten ere lurralde osora zabaldu nahi dute Musika Jaialdiaren hotsa, eta eskualdean hainbat saio izango dira.

Pasa den igandean eskaini zuten lehen kontzertua Azpeitian. Bartzelonako Familia Sakratuaren elizako organista eta inprobisatzaile ezagun Juan de la Rubiak Loiolako Santutegian eman zuen saioa. Horretaz gain, abuztuan zehar Musika Hamabostaldiko saioak izango dira Azkoitian, Zumaian eta Getarian.

Zarautzen, Musikaldia

Musika Hamabostaldiaz gain, eskualdeko hainbat herritan abuztuan zehar musika klasiko jaialdiak antolatzen dituzte. Horietako bat da Zarauzkoa. Aurten 27. Udako Musikaldia egingo dute bertan eta hiru saio antolatu dituzte Santa Mariaren eliza nagusian.

Lehena ostiralean izango da; 22:00etan Judith Jauregi piano-jotzaile gazteak Aita Donostia, Chopin, List, Debussy eta Albenizen obrak eskainiko dizkie entzuleei.

Abuztuaren 21ean, Sigma Proyect saxofoi laukoteak saioa eskainiko du 22:00etan. Eta, hilabete amaieran, abuztuaren 28an, Euskal Kammerphilarmonia aurkeztuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide