AP8an Orion errei bat itxita, eta Azpeitian hiru autoren arteko istripua gertatu da

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 23a

AP8an, Orio parean 30. kilometroan trafiko istripu bat gertatu da Irungo noranzkoan eta errei bat itxita dago Trafiko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez. Bestetik, Azpeitian, GI-631 errepidearen 10,5 kilometroan hiru autoren arteko istripua gertatu da, eta pertsona bat zaurituta anbulatoriora eraman dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide