Azpeitiko gazteek larunbatean ospatu zuten urteurrena, eta zortzi taldek parte hartu zuten baltsa jaitsieran. Bazkalostean ere jarraitu zuen festak: kalejira, kontzertuak...
Eguraldia lagun izan bazuten ere, zipriztin festa ederra izan zuten Azpeitian, Gaztetxearen urteurrenaren ospakizunean. Hamargarren urtemugan, urtero bezala, baltsak atera zituzten Urola ibaira herriko gazteek, eta mozorroekin ibili ziren ibaian barrena. Zortzi baltsak parte hartu zuten jaitsieran. Han agertu zen, esate baterako, desagertuta dagoen Erloko gurutzea. Aldarrikapenek ere beraien lekua izan zuen, Orkatzen, naturaren eta animalien aldeko aldarriak ikusi baitziren Azpeitiko uretan.Ondoren, bazkaria, kalejira eta kontzertuak izan zituzten, denentzat gozagarri.