Luis Arregik botako du Andramari jaietako txupinazoa aurten

A.Abarisketa 2015eko uztailaren 21a

Luis Arregi Aramendi Izpizu-k (Azkoitia, 1947) botako du datorren abuztuaren 14an andramariei hasiera emango dien txupinazoa. Bizitza osoan egin duen eta egiten jarraitzen duen «boluntario lan etengabea» eskertu nahi dio Azkoitiko Udalak.Arregi ezagu...

Luis Arregi Aramendi Izpizu-k (Azkoitia, 1947) botako du datorren abuztuaren 14an andramariei hasiera emango dien txupinazoa. Bizitza osoan egin duen eta egiten jarraitzen duen «boluntario lan etengabea» eskertu nahi dio Azkoitiko Udalak.

Arregi ezaguna da herrian Azkoitiko Odol Emaileen taldeko ordezkari aktiboenetako bat delako, baina egitasmo honetan ez ezik, Caritas, San Jose Egoitza, etxez etxeko laguntza eta Elikadura Bankua bezalako proiektuetan ere aritzen da lanean, musutruk.

Udalak herritarren izenean aitortu nahi dio Luis Arregiri «gizarte hobe eta bidezkoago baten alde elkartasunez egin duen lana».

Orain artekoak

Pasa den urtean herriko intsumisoek bota zuten txupinazoa, mugimendu antimilitaristak betetzen zuen 25 urteko ibilbidean, «gizarte eta balore hobeen alde egindako lana eskertuz».

2012. urtean, berriz, herriko lau emakumek jaso zuten urte luzez egindako lanaren errekonozimendua: hilberri den Ines Kintelak, Carmen Carrerak, Dolores Arregik eta Maria Isabel Aramendik. Gizarte laguntzaren alorrean egindago lana eskertu zieten. Ekitaldi berean jaso zuen Sagartzazu familiak ere udalaren omenaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide