Santiagoko aparkalekuan lanak egin dituzte

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 21a

ZUMAIA // Artadirako bidearen alboan, Guascor zaharraren aldamenean dagoen zabalgunea txukundu eta markatu berri du Zumaiako Udalak. Santiago hondartzara doazen askok bertan uzten dute autoa. Landareak moztu eta traste zaharrak jasotzeaz gain, marrak e...

ZUMAIA // Artadirako bidearen alboan, Guascor zaharraren aldamenean dagoen zabalgunea txukundu eta markatu berri du Zumaiako Udalak. Santiago hondartzara doazen askok bertan uzten dute autoa. Landareak moztu eta traste zaharrak jasotzeaz gain, marrak ere markatu dira, zirkulazioa ordenatu eta kotxeek hobeto aparka dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide