Abuztuaren 8an koadrilen arteko XIX. Marmitako Lehiaketa egingo dute Getarian. Txapelketan parte hartu nahi dutenek ostiralera bitartean eman beharko dute izena udaletxean. Gehienezko parte-hartzaile kopurua 38 bikotekoa izango da, eta horregatik, hilaren 27an dute zozketa egingo dute izena eman dutenen artean. Iazko saridunak eta zozketatik kanpo geratu zirenak zuzenean sartuko dira txapelketara.
Bestalde, abuztuaren 8an bazkaltzeko 600 lagunentzat lekua prestatuko dute, eta uztailaren 28tik abuztuaren 3ra bitartean zehaztu beharko da bazkaltzeko kide kopurua.