Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko biztanleentzat ikastaroak antolatzen jarraitzen du. Oraingo honetan, Oxigas eta Mig-Mag soldadurako ikastaroa antolatu du udazkenera begira.
Urrian hasiko dira saioak, eta maiatzera artekoa izango da, guztira 570 ordukoa. Eskolak Zumaiako Soldadura Zentroan eskainiko dituzte, eta jakinarazi dute doan izango direla, Lanbideren diru laguntzari esker.
Oxigas eta Mig-Mag soldadura, planoen irakurketa, tailerreko teknologia… izango dira ikastaroaren edukiak.
Azaldu dutenez, gaztelaniaz emango dituzte klaseak. Ordutegia zehaztu dute dagoeneko, eta honako hau izango da: astelehenetik ostiralera arratsaldez, 14:00etatik 19:00etara.
Ikastaroaren bukaeran praktikak egingo dituzte, Profesionaltasun Ziurtagiria lortu ahal izateko.
Ikastarorako izena Lanbideren Zarauzko Bulegoan edo www.lanbide.net webgunean eman behar da. Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko.