Oihana Goenaga Izarraitz Igeri Elkarteko kirolari azpeitiarrak Espainiako urrezko domina eskuratu du 200 metro libreko txapelketan. Junior mailan lortu zuen Goenagak txapela janztea, ostiral arratsaldean jokatutako proban.
Bartzelonan (Herrialde Katalanak) izan da lehia joan den asteburuan, eta Izarraitzeko lau kirolari izan dira lehiatzen bertan. Goenagaz gain, Jon Aizpuru, Ainhoa Goenaga eta Ainhoa Beristain azpeitiarrak ere han izan dira. 50, 100 eta 200 metroko probetan parte hartu dute haiek.