Julian Ugarte omenaldia erakusketa inauguratuko dute bihar, Ispilu Arte galerian 19:30ean. Martxoan hil zen margolari zarauztarra, eta haren omenez zabalik egongo da erakusketa, hilaren 24ra arte. Gaur, mahai ingurua izango da, 19:30ean. Edorta Kortadi arte adituak eta Iñigo Ormazabal eta Manu Muniategiandikoetxea margolariek hartuko dute parte.