Orio lehenengo txandan ariko da TKE Ligako estreinakoan

Sasoian.info 2015eko ekainaren 26a

Igandean hasiko da San Miguel Liga, Malagan. III. Euskadi-Basque Country Bandera izango dute jokoan. Zierbena, Urdaibai eta Tiran izango ditu aurkariakIgandean hasiko dute San Miguel Liga, III. Euskadi Basque Country Banderarekin. Ka su honetan, Malag...

Igandean hasiko da San Miguel Liga, Malagan. III. Euskadi-Basque Country Bandera izango dute jokoan. Zierbena, Urdaibai eta Tiran izango ditu aurkariak

Igandean hasiko dute San Miguel Liga, III. Euskadi Basque Country Banderarekin. Ka su honetan, Malagan (Andaluzia, Espainia) abiatuko dute txapelketa, La Malaguetako hondartzan. Atzo eguerdian aurkeztu zuten estropada Malagako Udalean, eta txanden zozketa ere egin zuten. Orio lehen txandan ariko da, Tiran, Zierbena eta Urdaibairekin batera, eta iaz lortutako garaipena berresten ahaleginduko da.

Bigarren txandan honako lau traineru hauek lehiatuko dira: Astillero, Samertolameu, Hondarribia eta Portugalete. Azkenik, hirugarrenean, gainerakoak: San Juan, Cabo, San Pedro eta Kaiku. Saioa 12:00etan hasiko dute, eta estropadak 5.556 metrotako ibilbidea izango du, lau luzetara.

Estropadaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteburu osorako. Herri kirol ikuskizun bat, euskal gastronomia eta musika kontzertuak egongo dira. Jardunaldi hau TKE Traineru Kluben Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren arteko akordio batek ahalbidetu du, eta bere helburua Euskadi xede turistiko bezala sustatzen jarraitzea da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide