Frontoi Txikiko Emakumezkoen VII. Paleta Txapelketa antolatu du Zarautz Kirol Elkarteko pilota atalak, uztailaren bigarren hamabostaldirako. Uztailaren 20an abiatuko dute txapelketa eta finala hamar egun geroago jokatuko da, hilaren 30ean. Partidak paletaz jokatuko dira, tenis modalitateko pilotarekin, Frontoi Txikian. Izena-emateko epea zabalik dago, uztailaren 17ra arte, eta gehienez ere 12 bikotek hartu ahalko du parte. Interesatuek ondorengo telefonoetara dei dezakete: 943-83 14 63 edo 670-89 03 05 (Maite).