Aurten ere piztuta festa giroa

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2015eko ekainaren 18a

Iaz bezala, egunotan jai giroa izango da nagusi Zelai Ondo inguruan, uda hasiera aitzaki hartuta. Bihartik aurrera askotariko jardunaldiak egingo ditutze auzoan.Duela urtebete berreskuratu zituzten Zelai Ondo auzoko festak. Orain dela 15 urte baino geh...

Iaz bezala, egunotan jai giroa izango da nagusi Zelai Ondo inguruan, uda hasiera aitzaki hartuta. Bihartik aurrera askotariko jardunaldiak egingo ditutze auzoan.

Duela urtebete berreskuratu zituzten Zelai Ondo auzoko festak. Orain dela 15 urte baino gehiagoko tradizioari «ilusioz eta gogoz» heltzeko elkartu ziren Poligonoko, Justo Eneako zein Arabako, Bizkaiako eta Mitxelenako lagunak, eta batzordea osatu zuten. Egitarau oparoa antolatu zuten orduan, eta aurtengoan ere hala egin dute. Izan ere, «auzoari eta herriari kolorea eta alaitasuna» ematen jarraitzeko asmoa dute.

Bihar, etzi eta igandean askotariko jardunaldiak izango dira auzoan, eta baita San Joan bezperan, asteartean ere —egitaraua, 2. orrian—. Bihar emango diete hasiera festei; txupinazoa 18:30ean botako dute Zulaika farmaziaren ondoan. Hortik aurrera, jai giroa izango da nagusi Zelai Ondo inguruan. Denetarik izango da: kirol jardunaldiak; jana eta edatekoa; haurrentzat ekitaldiak eta, nola ez, musika.

Bihar Izeta harri-jasotzaileen eskolaren eta ZKEko pultsolarien erakustalditik hasi, eta igandeko II. Bolo eta Toka Txapelketara arte, kirolaz gozatzeko aukera izango da; hainbat parrillada eta II. Auzo Bazkarian bapo jatekoa, eta, besteak beste, Mor More, Txapelpunk eta DJ-ekin dantzatzekoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide