Bertso ibilaldia egingo dute larunbatean, hilaren 20an, Erniarraitz bertso eskolak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. Txillarramendiko bertso ibilaldia izena jarri diote egitasmoari, eta inguruko bertsolarien jaiotetxeak eta bizilekuak bisitatuko dituzte, haien bertsoak abestuz. Dagoeneko zehaztua dute ibilbidea, eta honako bertsolarien baserriak igaroko dituzte, besteak beste: Basarri, Txapel, Zepai, Oranda, Uztapide, Lizaso eta Lazkano.
Azpeitiko anbulatorio aurretik abiatuko dira, eta 09:00etan jarri dute autobusa hartzeko hitzordua. Goizeko ibilaldiaz gain, bazkaria egingo dute eguerdian Granada Errekan. Horretarako, beharrezkoa da izena ematea, Lagun Onak Mendi Bazkunarekin edo Erniarraitz bertso eskolarekin harremanetan jarrita. Honako telefono zenbakira dei daiteke: 666-39 36 94.
25 euroren truke, autobusa eta bazkaria antolatu dituzte.