Pulpoko hainbat jokalari hautatu dituzte selekzioek

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 16a

KIROLA // Pulpoko zenbait jokalari Espainiako eta Euskadiko eskubaloiko selekzioek hautatu dituzte. Pasa den astean jakin zen Sara Torriko kadete mailako jokalaria Espainiako federazioak Burgosen egingo duen kontzentraziorako deitua izan zela. Egun gut...

KIROLA // Pulpoko zenbait jokalari Espainiako eta Euskadiko eskubaloiko selekzioek hautatu dituzte. Pasa den astean jakin zen Sara Torriko kadete mailako jokalaria Espainiako federazioak Burgosen egingo duen kontzentraziorako deitua izan zela. Egun gutxi geroago jubenil mailako hiru jokalari, Ander Torriko, Mikel Martinez eta Kauldi Odriozola Espainiako selekzioak Suedian jokatuko den txapelketa bat jokatzeko hautatuak izan ziren. Euskadiko selekzioak, berriz, infantil mailako hamar jokalari deitu zituen atzo bertan: sei neska eta lau mutil.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide