Azpeitia-Beizama autobus linearen erabiltzaileekin bilera

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 16a

AZPEITIA // Azpeitia eta Beizama bideko autobus zerbitzua erabiltzen duten herritarrekin bilera egingo dute gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Azpeitiko udaletxeko areto nagusian izango da, eta erabiltzaileekin eztabaidatu nahi dute zerbitzuekin eg...

AZPEITIA // Azpeitia eta Beizama bideko autobus zerbitzua erabiltzen duten herritarrekin bilera egingo dute gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Azpeitiko udaletxeko areto nagusian izango da, eta erabiltzaileekin eztabaidatu nahi dute zerbitzuekin egon daitezkeen arazoak edo zalantzak. Azpeitiko Udalak jakinarazi du edonork hartu dezakeela bileran parte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide