Karela kiroldegiko kirol eskaintzan izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 16a

ORIO // Orioko Karela kiroldegiak udako ikastaro eskaintza zabala du, eta lehen hamabostaldirako izen-emate epea ostiralean amaituko da. Hiru lerro ditu eskaintzak. Alde batetik, Uda Sasoian egitasmoak haurrei 09:30etik 12:30era hainbat kirol probatzek...

ORIO // Orioko Karela kiroldegiak udako ikastaro eskaintza zabala du, eta lehen hamabostaldirako izen-emate epea ostiralean amaituko da. Hiru lerro ditu eskaintzak. Alde batetik, Uda Sasoian egitasmoak haurrei 09:30etik 12:30era hainbat kirol probatzeko aukera emango die. Bestetik, Uda Kanpainak egunero ordubetez kirola eta jolasa egiteko aukera eskainiko du eta, horretaz gain, helduentzat eskaintza ere prestatu dute. Informazio gehiago jaso nahi dutenek kiroldegian izango dute horretarako aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide