Euskadi Kuba Sofol Topaketa egiten ari dira Euskadiko eta Kubako selekzioak eta Donostian, Bibon eta Orion partidak jokatzen ari dira; tartean dira OBBko hainbat jokalari eta Patxi Arnal entrenatzailea. Ekainaren 5ean abiatu zuten topaketa, eta hilaren 17ra arte izango dira kubatarrak Euskal Herrian. Horren harira, asteburuan Euskadi Orio Sofbol Txapelketa jokatuko dute Mendibeltz zelaian; bertan Kubako eta Euskadiko selekzioek eta espainiako sofbol jokalariz osatutako All Star taldeak parte hartuko dute. Larunbatean sailkapen fasea jokatuko dute eta igandean finalak izango dira.
Euskadiko eta Kubako selekzioek harreman estua dute; 2013ean egin zuten lehen topaketa Kuban eta aurten kubatarrak etorri dira. Gainera, bi selekzioen arteko hitzarmen bati esker bi sofbol jokalari kubatarrek OBB taldean jokatu dute denboraldi honetan.