Azpeitiko Udal Euskaltegiak ikastaro trinkoak eskainiko ditu ekainean eta uztailean, urtero legez, euskarako titulu ofizialak eskuratzeko. EGAko eta HABEren bigarren eta hirugarren mailako eskolak emango dituzte ekainaren 22tik uztailaren 24a bitartean.
Izen-ematea irekita dago dagoeneko, eta ekainaren 19a, ostirala, baino lehen egin behar dira izapideak. Horretarako, honako aukerak daude: Udal Euskaltegira joatea (Perdillegi kalea, 1), 943-81 19 47 telefono zenbakira deitzea edo euskaltegia@erabili.eus helbide elektronikora mezua bidaltzea.
Ordaintzeko erraztasunak
Egunean lau ordu eta erdiko eskolak emango dituzte. Ikastaroa doan da ikasleentzat eta langabetuentzat; eta, gainontzekoek, 162,38 euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere, bekak eta diru laguntzak eskainiko ditu Udal Euskaltegiak ordaindutako matrikulen dirua eskuratzeko, urtean zehar egiten diren ikastaroetan bezalaxe; beti ere, asistentzia arauak betez gero.