Gaur da aurrekontu parte-hartzaileen batzarra Azkoitian eta Zarautzen

A. Abarisketa 2015eko ekainaren 9a

Hainbat proposamenetatik batzuk aukeratuko dituzte herritarrek eskualde mailako batzarretan. Bi milioi euroko partida zehaztu du aldundiakAurrera doa Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako partaidetza prozesua. Eta Urola Kostari dagokionez, Azkoit...

Hainbat proposamenetatik batzuk aukeratuko dituzte herritarrek eskualde mailako batzarretan. Bi milioi euroko partida zehaztu du aldundiak

Aurrera doa Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako partaidetza prozesua. Eta Urola Kostari dagokionez, Azkoitian eta Zarautzen egingo dira eskualdeko batzarrak gaur. Urola Erdian -Zestoa, Azpeitia, Azkoitia, Beizama eta Errezil- bi milioi euroko aurrekontua dago eskuragarri, eta 38 proposameneko zerrenda jarriko da mahai gainean, hauen artean hautatzeko. Azkoitiko Elkargunean da hitzordua, 18:30ean.

Guztira 90 proposamen jaso zituen aldundiak apirila eta maiatza artean, herrietan egindako bilera irekietan, postontzietan nahiz Internetez. Proposamen guztiak aztertu eta batzuk alde batera utzi ditu, bi baldintza nagusiak betetzen ez zituztelako: gaia aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea, hau da, herri batean baino gehiagotan garatzea. Beste kasu batzuetan, proposamenak elkartu dituzte, gai bera jorratzen zuelako.

Gaur hamar gai aukeratuko dituzte herritarrek. Gero, aldundiari hautatutako egitasmoen zerrenda bidaliko zaio, egitasmoen bideragarritasuna aztertzeko.

Kostaldekoak, Zarautzen

Urola Kostako gainontzeko herrietan -Aizarnazabal, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian- beste bi milioi daude eskugararri. Hitzordua Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz) da, 19:00etatik aurrera.

89 proposamen jaso zituen aldundiak, eta 42 proposameneko zerrenda jarriko du mahai gainean; eta hemen ere hamar lehenetsi. Arlo hauetan sailkatu ditu proposamenak: berrikuntza; landa garapena; turismoa; berdintasuna, parte hartzea, euskara eta garapenerako lankidetza; gizarte politika; ingurumena: kirola, kultura, gazteria; mugikortasuna eta bide azpiegitura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide