Zarauzko Triatloia eta Desafío Doñana senidetu egin dira

Sasoian.info 2015eko ekainaren 5a

Andaluziako probarako bi dortsal zozkatuko dituzte Zarauzko Triatloiko afaria amaitzean

argazki200
BH Zarauzko Triatloia proba Desafio Doñanarekin senidetu da. Doñanako Parke Nazionalean egiten da, eta hiru kirolez osaturiko erresistentzia-proba da: txirrindularitza, igeriketa eta korrika-saioa. Desafioa datorren irailaren 19an jokatuko dute. Senidetze horren harira, Zarauzko Triatloiko afaria amaitzean parte-hartzaileen eta adiskideen artean lehiaketa horretarako bi dortsal zozkatuko dituzte. Zalantzarik gabe, gau horretako opari nagusietakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide