«Auzotarrok eta auzotarrentzat egin behar ditugu festak»

E. Albizu Lizaso 2015eko ekainaren 4a

Festa batzordeko kideakXanti Agirrezabala, Mikel Subinas eta Ainhoa Ibarzabal lanean ari dira Sanjuandegiko jaiak borobilak izan daitezen.Urte gutxian indar handia hartu dute Sanjuandegiko jaiek.Bai, hala da, eta oso gustura gaude egiten ari garen lana...

Festa batzordeko kideak

Xanti Agirrezabala, Mikel Subinas eta Ainhoa Ibarzabal lanean ari dira Sanjuandegiko jaiak borobilak izan daitezen.

Urte gutxian indar handia hartu dute Sanjuandegiko jaiek.

Bai, hala da, eta oso gustura gaude egiten ari garen lanarekin. Bost urte dira Mantangorri auzora iritsi zela; bultzada handia eman zion hark.

Beti diozue auzolana dela zuen oinarria. Hori da, agian, zuen sekretua gauzak ondo egiteko?

Jakina. Oso argi dugu auzotarrok eta auzotarrentzat egin behar ditugula festak, bakoitzak duen onena emanez eta inor bazterrean utzi gabe. Festa herrikoi parte-hartzaile, parekide eta euskaldunak nahi ditugu auzoan. Horrez gain, esan beharra dago herriko beste erakundeen laguntza ezinbestekoa dugula lana egiteko, eta asko eskertzen dugu haien babesa.

Zenbat pertsonek osatzen duzue Sanjuandegiko festa batzordea?

Hogeita bost inguru gara. Gainera, aurten kide berriak batu dira, eta gustura gaude. Bestalde, batzordekoez gain auzotar eta kide ohi askok laguntzen digute.

Aurten, adibidez, noiz hasi zarete festak prestatzen?

Urte berriarekin batera hasten gara urtero lanean, eta sei hilabetez jarduten dugu buru-belarri. Bere lana dauka jaiak txukun antolatzeak.

Egitaraua eta ekitaldiak nola erabakitzen dituzue?

Guztia denen artean egiten dugu. Guztien proposamenak entzunda eta kontuan hartuta saiatzen gara erabaki egokienak hartzen. Aurten, esaterako, herrian zehar postontziak jarri ditugu, kontzertuetarako ideiak jasotzeko.

Nola banatzen dituzue lanak zeuen artean?

Lanak ere denen artean banatzen ditugu. Aukera dugu nahi dugun zeregina hautatzeko, ondoen datorkiguna edo hobekien egiten duguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide